XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Anaiari entzunda zuenez, aziendentzeko apraposa zela.

Jakina, dendaria artoaz ari zen.

- Txomin! hots egin zion aitak mutil koskorrari, zerbait otu balitzaio bezala.

- Non dauzkazu bidean aurkitu zenituen harri haiek?

-...Hemen, poltsikoan...

- Ea, ekarri Eta dendariari erakutsi zizkion.

- Bai, arto aleak dira, bai. Ez dago zalantzarik.

Etxera itzultzeaz bat, aitak dendariari entzundako moduan erein zituen zazpi arto aleok.

Eta esan zuen:

- Akabo gosea!

Eta Maritxuk berearekin segitu zuen:

-...Oihalarekin gona gorri-gorria josiko dut eta, hondakinekin, buruan jartzeko painolua ere egingo dut...

Txomin txikik, uda guztia marruka igaro zuen kaniketan jolasteko harri horirik gabe gelditu zela eta.

Udazkenean, ordea, aitak eskutakada berria ekarri zion:

- Tori, kaniketan nahi adina jolasteko.

Txomin txiki saltoka eta oihuka hasi zen pozaren pozez.

Eta Maritxuk berearekin segitu zuen:

-...Bihar bertan salduko dut, bada...

Baina hurrengo goizean, amona zaindu behar izan zuen.

-...Etzi bada...

Baina aste osoa artoa aletzen aritu behar izan zuen.